XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikasleek irakurtzen ikastea dugu ardura, ez zaletasuna pizteaVictor Morenok zalantzan jarri ditu irakurleen bertuteak
Irakurzaleari eransten zaizkion ustezko bertuteak hankaz gora jarri zituen atzo Victor Moreno idazle eta irakasleak.
Iritzi horiek ez dira benetakoak Morenoren ustez. Bestalde, irakasle den aldetik, adierazi zuen eskoletako ardura ikasleei irakurtzen irakastea dela:
IRAKURZALETASUNAK inteligentziaren garapena bizkortzen du, jakinahia asetzen du, hiztegia aberasten du, imaginazioari eta fantasiari ateak zabaltzen dizkio, kultura iturri agortezina da, sormena eragiten du, kontzientzia morala eta zentzu etikoa sortzen du.
Irakurzaletasuna bultzatzeko orri batean idatziriko esaldiak dira horiek, eta bata bestearen atzetik aipatu ondoren hauxe esan zuen Victor Morenok:
Irakurzaletasunari eransten zaizkion ustezko kulturari eta giza baloreei buruz gogoeta egin behar dela esan zuen Morenok.
Hankaz gora jarri zituen irakurzaletasunaren gaineko hainbat iritzi, eta idazle batzuen esaldiak ekarri zituen gogora, horiei buruzko kritika egiteko:
Gazteen irakurzaletasuna bultzatzea ez da irakasleen ardura, Morenoren arabera:
Beraz, ikasleak edozein testu irakurri eta hori ulertzea da gure eginbeharra.
Nire ustez, haur eta gazte askok ez du irakurtzen nekeza egiten zaiolako begi aurrean duena.
Orrialde baten aurrean daudelarik harrigarria da zenbat pertsona dauden ezertxo ere ulertzen ez dutenak.
Horren aurrean hizkuntz eta literatur heziketa ematea da, Morenoren ustez, eginbeharra;
Hitzaldian entzule gehienak irakasleak ziren, eta solasaldia hasi aurretik Morenok esan zuen hitz egiten duenean askotan irakasle asko mintzen direla, baina horrelakoak ez direla modu pertsonalean hartu behar.
Halaber, irakasle askoren erakuste moduak eta intentzioak zalantzan jarri zituen atzoko hitzaldian.
Bere irakasle